
Gure ikastaroak
Euskalduntze-ikastaroak
Alfabetatzea
Sakontze-ikastaroak
4. HE
Ikastaroak ONLINE
Tutoretza-zerbitzua
Aholkularitza enpresei
ikus itzazu
Hori da gure euskaltegian Hasiera Maila burutzen duen ikasleak lortuko duena nagusiki.
Bestalde, ibilbide honen amaieran 1A maila aitortuko zaio. Mailaketa sistema hori Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Markoan zehaztu du Europako Kontseiluak.
Gehienok ditugu inguruan euskara erabili ohi duten lankide, lagun edota senideak; euskal kateetan badira interesgarriak diruditen irrati edo telebista saioak.
Agian ez dugu premiazkoa euskara maila altua baina ez dugu euskararen mundutik kanpo sentitu nahi. Hori lor daiteke Oinarrizko maila honetan.
Ibilbide honen amaieran lortutakoa HABEren kurrikulu ofizialaren 1. Maila ri dagokio eta berau egiaztatzeko azterketa egin ahal izango da. Era berean, bat dator Hizkuntz Eskola Ofizialen Oinarrizko Zikloa rekin eta Europako Kontseiluak Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Markoa n zehaztutako 1B Maila rekin.
Helburua administrazioko HE1 egiaztatzea bada, urrats hauen amaieran eskuragarria izango da.
Bestalde, maila honen amaieran, HABEren kurrikuluaren 2. mailako egiaztagiria lortuko duzu eta IVAPen 1HEko azterketara aurkeztu ahal izango zara erraz gainditzeko moduan; baita, beharbada, IVAPen 2HEko eta IRALEren 1HEko azterketa probetara ere.
Hitz egiten eta idazten ere aurreapausu nabarmenak igarriko dituzu eta zeure burua askoz ere trebeago ikusi ahal izango duzu. Izan ere, jada, erraztasun handiagoz egingo dituzu gai jakinen inguruko azalpenak, iritzi-kritikak, kontaketak.
Maila honetan Administrazioaren 2HE edota Hezkuntzako 1HE gainditzeko moduan egon zaitezke, hala behar izanez gero, eta EGA edo titulu baliokideak prestatzen hasiko zara.
Maila honen amaieran zeure burua EGA, IVAPeko 3HE edota IRALEko 2HEko probetara aurkezteko prest ikusiko duzu, baita Hizkuntz Eskola Ofizialeko Goi Ziklora ere.