Legazpi 6 euskaltegia
español  |  english  |  français
Hasiera / Nortzuk gara


Gure ikastaroak
Euskalduntze-ikastaroak
Alfabetatzea
Sakontze-ikastaroak
4. HE
Ikastaroak ONLINE
Tutoretza-zerbitzua
Aholkularitza enpresei                 ikus itzazu

 

Legazpi 6 euskaltegian ibilbide luzea egin behar izan dugu irabazi dugun lekua izatera iristeko. Izena bera dugu horren lekuko eta bitxikeria.

Aurreko mendeko 80ko hamarkan heldu genion bide honi, hain zuzen, Donostiako Legazpi kaleko 6.ean. Erronka berria zen baina ordurako ere egina genuen bidearen lehen zatia eta izena zen bien arteko soka. Denborak beste hainbat lekualdatze eta aldaketa ekarri dizkigu baina beti izan garena izaten jarraitzen dugu, gaur egun Antigua auzoko Guridi Maisua z./g.an eta Alde Zaharreko Kanpandegi 1ean, Donostian.

Eta, zer gara gu funtsean? HABEk homologatutako euskaltegi bat, hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabide guztiak zure esku jartzeko moduan, tradizionalak eta berriak. Ez handiena, baina, bai, saiatua; guregana etortzen denak bere maila, helburua, jatorria, ikas ohiturak.edozein direlarik ere, laguntza pertsonalizatua aurkituko du, talde profesional baten gidaritzapean, bere xedeak ahalik eta laster eta erosoen lortzeko.

Eusko JaurlaritzaLegazpi6 Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da.
Batuz Eskaltegi Homologatuen Federazioko partaide da.BATUZ Euskaltegi Homologatuen Federazioko partaide da.

 

Gure ikasketa-plana


  • HABEren kurrikuluaren araberakoa
  • Hizkuntzaren alderdi instrumentalaren lehentasuna. Euskaraz trebatzea da helburu nagusia
  • Xede-talde berezietarako (IRALE, IVAP, euskaldunzaharrak, hirugarren adineko ikasleak, gurasoak, etorkinak, dendariak, ostalariak, osasungintzako langileak,.) egokitzapen kurrikularrak.
  • Ikaslez ikasleko segimendua eta orientabideak. Ebalualdien amaieran banakako bilerak aurrerabidearen balantzea egin eta nork bere kezkak azaltzeko.
  • Ikasmaterial eguneratuak eta eskakizun berrietara egokituak. Material errealen lehentasuna.
  • Irakastalde sendoa eta esperientzia luzekoa. Talde didaktikoaren babesa eta orientazioa programen diseinu eta garapenerako
  • Azterketa-probak prestatzeko saio berezituak. EGA azterketa deialdi itxian egiteko aukera.
  • EGAtik gorako ikasleentzako sakontze-ikastaroen eskaintza.
  • Aurrez aurreko saioen osagarriak on-line.
  • Autoikaskuntzarako aukera.

Non gaude



Erabilpen baldintzak | Pribatutasun politika
Loturak garatua