Legazpi 6 euskaltegia
español  |  english  |  français
Hasiera / Bloga


Gure ikastaroak
Euskalduntze-ikastaroak
Alfabetatzea
Sakontze-ikastaroak
4. HE
Ikastaroak ONLINE
Tutoretza-zerbitzua
Aholkularitza enpresei                 ikus itzazu

 

2008-11-05

NOLAKOA DA EUSKALTEGIKO JENDEA?


Euskaltegian hasi zara eta jende berria ezagutu duzu, ezta?

Nolako taldea egokitu zaizu? Nolakoak dira zure ikaskideak? Eta irakaslea(k), zer?



Iruzkinak (2) { Iruzkina 2008-11-07} 2008-11-03

EUSKALTEGIKO IRAKASLEA AEBetara DOA


Kaixo, euskaltegi honetako irakaslea naiz eta bi aste barru Kaliforniara joateko asmoa dut. Dena dela, niri ez zait batere gustatzen bertako sukaldaritza.
Hango lagunek esan didate lo egiteko utziko didaten etxean sukaldea badudala, baina ni ez nago ohituta etxetik kanpo astebete ematera. Inork egingo al dit astebeterako egokia eta orekatua den dieta-plan bat?
Bestelako aholkurik?



Iruzkinak (5) { Iruzkina 2008-11-11} 2008-01-25

Gure bloga: nolakoa, zertarako?


Blog hau martxan jartzeko zure laguntza nahi genuke.
Blog bat gure interesguneak eta ekarpenak beste
batzuekin partekatzeko tresna interesgarria da,
baina forma eman behar zaio.

Hainbat atal izan ditzake, helburu asko...
Baduzu ideiaren bat, proposamenik?

Zure erantzunaren zain gaude;
denon artean tresna interesgarri eta polita sor dezakegu,
dibertitzeko eta
baita euskara praktikatzeko ere.



Iruzkinak (2) { Iruzkina 2008-09-11} 2008-01-25

Ez dakizula oraindik zer den batulin?!


Nola liteke horrelakorik!
Euskara ikasle izan eta Batulin
zer den jakin ez?
Wazemank-ekoek argituko dizute.
Orrialde honetan EITBren webean
sartzeko lotura aurkituko duzu.
Bilatu aipatutako esketxa eta
bidali zure erantzuna:
zein da zure errezeta azterketak gainditzeko?




Iruzkinak (2) { Iruzkina 2008-04-01}

 

Erabilpen baldintzak | Pribatutasun politika
Loturak garatua