Legazpi 6 euskaltegia
español  |  english  |  français
Hasiera / Berriak / ALTXORRAREN BILA


Gure ikastaroak
Euskalduntze-ikastaroak
Alfabetatzea
Sakontze-ikastaroak
4. HE
Ikastaroak ONLINE
Tutoretza-zerbitzua
Aholkularitza enpresei                 ikus itzazu

 

2009-01-19

ALTXORRAREN BILA

 

Hona hemen, ikasle batek bidalita, Kirmen Uriberen testutxo bat:

 

2003ko martxoan joan nintzen estreinako aldiz New Yorkera, Bush presidenteak irakiarrei emandako ultimatuma bukatzear zegoela. Elizabeth Macklin idazleak gonbidatuta joan nintzen, musikari lagun batzuekin batera, Manhattaneko lokal batzuetan emanaldiak egitera. Emanaldi horietako batean, Bowery Poetry Club izeneko aretoan, hizkuntzei buruz sekula entzundako definiziorik ederrena esan zidan Phillis Levin idazle newyorktarrak.

Euskara deigarria egin zitzaiola esan zidan. Bazuela gure hizkuntzaren berri aurretik ere, ezagutzen zituela euskaraz idatzitado testuak. Internetetik eta. Behin baino gehiagotan saiatu zela hitz horiek zer esan nahiko zuten asmatzen. Ezta hurrik ere. Baina zerbaitek atentzioa deitu zion: testuan agertzen ziren x guztiek.

"Altxorraren mapa ematen du zuen hizkuntzak" esan zidan, "gainontzeko letra guztiak ahaztu eta x letran soilik arreta jartzen baduzu, altxorra non dagoen jakin dezakezula ematen du".

Ezagutzen ez duzun hizkuntza bati buruz esan zitekeen gauzarik ederrena zela hura bururatu zitzaidan, altxor baten mapa.

("Bilbao - New York - Bilbao", Kirmen Uribe, Elkar, 2008)

 

Mila esker idatzia bidali digunari, eta jarrai dezagun, bada, elkarrekin altxorraren bila.

URTE BERRI ON!

 < itzuli 

Erabilpen baldintzak | Pribatutasun politika
Loturak garatua