Euskara, munduan egoteko geure modua.
Euskaraz, munduari begiratzeko geure modua
Hizkuntzak munduari begiratzeko leihoak dira eta munduan egoteko moduak. Euskara ere horixe dugu, munduari begiratzeko eta bertan egoteko giza talde baten modua, geure modua; antzinatasun eta misterio kutsu itxi hori dariona,…baina erronka berriei erantzuteko eta mundu ikuskera horren partaide izan nahi duen edonori irekia. Irekia, gure ateak aspaldi dauden bezalaxe, bide hori egin nahi duen edonorentzat.
Berriak
- 2008-01-18
Foroak
Foroak euskaraz sortzeko
- 2008-01-18
Euskalbar
Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefoxerako tresna-barra bat da.
- 2008-01-01
Legazpi6 Euskaltegiaren web gunea
Legazpi6 Euskaltegiak bere web gunea ireki du.